Bernard Herrmann eta Natalie Hunt konpositoreen piezak oinarri hartuta, emanaldi berezia eskainiko du bihar Sapere Aude Sinfoniettak Oxford aretoan, 19:00etatik aurrera.
Ezagunak dira konpositore horien lanak: Herrman Hollywoodeko urrezko aroaren zinemak izan zuen konpositorerik handienetarikoa izan zen. Zenbait pelikula ezagunetako soinu bandak sortu zituen: Vértigo, Psicosis, Citizen Kane, Taxi Driver...Hunt, aldiz, ganbera-musikaren funtsa berreskuratzeko lanetan aritu da, horretarako leku txiki eta intimoak erabiliz. Hark sortu zuen Adam Ganbera musika jaialdi ospetsua.