Hilerria lorez josi dute herritarrek Santu Guztien Egunean

Erredakzioa

Lore koloretsuz bete dute hilerria zumaiarrek. Santu Guztien Egunez, goizean goizetik ibili dira joan-etorrian.

Azaroaren 1a falta direnak oroitzeko eguna izaten da askorentzat. Santu Guztien Eguneko tradizioari jarraituz, herritar ugari gerturatu dira gaur Zumaiako hilerrira, bertan hilobiratuta dituzten senideei, lagunei edota gertukoei loreak eramatera. Goizean goizetik joan-etorrian ibili dira zumaiarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide