Alba Lozanok helduei zuzenduriko doako antzezpen tailerra eskainiko du astelehenean

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 1a

Argazkia: ecpv.es

Aktore lanetan trebatzen irakatsiko die zinemagile barakaldoarrak bertaratutakoei. Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Alba Lozano zinemagile barakaldoarra Zumaian izango da astelehenean, helduei zuzenduriko doako antzezpen ikastaroa eskaintzen. Torreberriko dantza gelan izango da, eta 17:00etatik 19:30ak bitarte, aktore lanetan trebatzen irakatsiko die bertaratutakoei. 

Doakoa da tailerra, baina parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, ekainalbite@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide