Haurrekin heriotzaren gaia lantzeko gomendioak emango ditu Miren Rosek asteartean

Maria Maya Manterola

Miren Ros. ('Noaua')

Udazken honetako bigarren hizketaldia izango da asteartekoa. Astelehena baino lehen izena emateko eskatu diete bertaratu nahi dutenei. 

Guraso Eskolak programaren barruan, zenbait gairen inguruko hitzaldiak izaten ari dira Zumaian. Urrian egin zuten lehena, suizidioa prebenitu eta, aldi berean, bizitza sustatzearen inguruan, eta orain, heriotzaren gaia haurrekin lantzeko gakoei helduko diete.

Asteartean izango da, hilak 4. Miren Rosek gidatuko du saioa: Bidelagun proiektuaren sortzailea da bera, baita familien hezitzailea ere haur eta gaztetxoen hazkuntza eta heziketa-gaietarako. Alondegiko Oxford aretoan izango da hizketaldia, 18:00etan.

Izena ematea beharrezkoa da brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita, astelehena baino lehen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide