Aran Santamaria artista zumaiarrak haurrei eta familia osoari zuzendutako bi tailer emango ditu azaroan, Alondegian. 4 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako jarduerak izango dira biak ere.
Lehen tailerra azaroaren 8an emango du, eta Zomorroak izango du izena. Bigarrena, handik hamabost egunera emango du, hilaren 22an, eta Formekin irudiak osatu du izena. Biak ere arratsaldez emango ditu, 17:00etatik 18:30era bitartean.
Bi jardueretarako izen ematea bihar itxiko dute, hilak 3. Horretarako hiru aukera izango dira: Alondegia kultur etxean bertan, 09:30etik 14:30era bitartean; 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta; edo alondegia@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita.