Gipuzkoako txapelketa irabazi du Zumaiak, larruzko paleta modalitatean

Juan Luis Romatet

Telmo Carballo eta Aritz Garikano, irabazleen txapelarekin. (Peio Carballo)

Larruzko paleta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten atzo Ordizian. Zumaiako ordezkariek irabazlearen txapelak jantzi zituzten nagusietan, 3. mailan.

Garaipenarekin itzuli ziren atzo Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari Telmo Carballo eta Aritz Garikano Ordiziatik. Goizean jokatu zituzten larruzko paleta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak Goierriko herriko Beti Alai frontoian.

Nagusien 3. mailan, Zumaia 1 Oiartzungo Txost elkarteko bikotearekin neurtu zen, Azpiroz eta Floresekin, hain zuzen ere. 35 tantotara jokatu zuten finala, eta zumaiarrak izan ziren nagusi 35-25 emaitzarekin. 

Garaipen honi esker, Zumaia hirugarren mailatik bigarrengora igo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide