Herrmannen eta Hunten doinuak entzun dira Oxford aretoan

Juan Luis Romatet

Igandean Oxford aretoan egindako kontzertuko une bat. (Miriam Romatet)

Sapere Aude Sinfoniettako kideek kontzertu berezia eskaini zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Bi konposatzaileren obra bana jo zuten musikariek. 

Iluntzea heltzearekin batera euria hasi zuen atzo, eta herriko musikazaleek babesa aurkitu zuten Alondegiko Oxford aretoan. Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, Ke! jardunaldien barruan, Bernard Herrmann eta Natalie Hunt konposatzaileen lanak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, entzule ugari bertaratu Zumaiako aretora, soken eta klarinete doinuen uztarketa entzutera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide