Transfeminismotik abiatutako zaintzaz jardungo dute bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

Zumaiako Emakumeon Etxea.

Lore Lujanbio eta Uma Ulazia militante eta ikerlari transfeministek hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean, Zumaiako Emakumeon Etxean.

Zaintza izango dute bihar hizpide, Zumaiako Emakumeon Etxean egingo duten hitzaldi batean, baina transfeminismoaren optika aplikatuta. Justu, Zaintzaz transfeminismotik du izena Lore Lujanbio eta Uma Ulazia ekintzaile eta ikerlari transfeministek 18:30etik aurrera eskainiko duten saioa. Euskaraz emango dute saioa. 

Zaintzaz, feminismo materialistaz, gizon eta emakume kategoriak desagertzeko beharraz eta beste gai batzuen inguruan jardungo dute biek ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide