Sare sozialetako adimen artifizialaren erabileraz hitz egingo dute ostegunean, Erkiberen solasaldian

Juan Luis Romatet

Miren Agirregomezkorta. (Utzitakoa)

Adimen artifizialaren inguruan Erkibe kultur taldeak antolatutako hirugarren eta azken saioa egingo dute ostegun arratsaldean Oxforden. Sare sozialak izango dituzte orduan hizpide. 

Erkibe kultur taldeak aurtengorako antolatu duen hitzaldi zikloko hirugarren eta azken saioa egingo dute etzi, ostegunean, 18:30ean hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Adimen artifizialaren inguruan jardun dute aurtengo zikloan. Adimen mota hori erabiltzeak etikoki sor ditzaken zalantzez eta aukerez aritu eta gero, osteguneko saioan sare sozialetan zentratuko dira, eta, bereziki, adimen artifizialaren erabilerak eragin ditzakeen arriskuez. 

Miren Agirregomezkorta izango da osteguneko saioko hizlaria. Adimen artifizialeko eta marketineko kontsultorea da, eta Zumaiara ekarriko duen hitzaldiaren izena Adimen artifizialaren erabilera sare sozialetan: arriskuak izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide