Kursaaleko 'The Fairy Queen' ikuskizunerako autobusa izango da Zumaiatik

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 4a

The fairy queen ikuskizuneko une bat.

Musika eta dantza uztartuko dituen The Fairy Queen ikuskizuna izango da azaroaren 19an Donostiako Kursaal jauregian. Joan-etorrirako autobusa izango da Zumaiatik, eta kostaldeko beste herrietatik. Izena aurretik eman beharko da.

Donostiako Kursaal jauregiko programazioa lurraldeko herritarrengana hurreratu nahian, Kursaal eszenak autobusak jarriko ditu ekitaldi horietaz gozatu nahiko dutenen joan-etorriak errazteko. Hala, azaroaren 19an Kursaalen egingo duten The Fairy Queen ikuskizunerako autobusa izango da Zumaiatik, eta kostaldeko beste herrietatik.

Purcelen musika entzuteko aukera izango da egun horretan Donostiako jauregian. Berezitasun bat badu, eta da hip hop edota dantza garaikideko mugimenduek lagunduko dutela konpositorearen musika. Izan ere, zuzeneko musikadun dantza ikuskizuna izango da Les Arts Florisssants – Compagnie Käfig konpainiak proposatuko duena.

Ikuskizunera autobusaren bitartez joan nahiko dutenek aurrez izena eman beharko dute Alondegia kultur etxean (943 861056 / alondegia@zumaia.eus). Izena emateko epea azaroaren 14an itxiko da. Sarrerak, ordea, Kursaaleko webgunean eroriko dira, hemen.

Autobusa 18:10ean aterako da Zumaiatik, Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide