Azkoitira arteko goizeko 07:10eko autobusak bost minutu lehenago aterako dira aste honetatik aurrera

Juan Luis Romatet

Lurraldebuseko autobusa.

Eskola egunetan egoten da Zumaia eta Azkoitia arteko Lurraldebuseko autobusa. Aste honetatik aurrera, 07:05ean aterako da, ohikoan baino 5 minutu lehenago. 

Ikasturte berriarekin batera, hasi zen Zumaia eta Azkoitia arteko Lurraldebuseko autobus zerbitzua, goizeko 07:10ean, eskola egunetan. Ikasleen bailarako ikastetxetarako joan etorria erraztea du helburu zerbitzu horrek. 

Bada, aste honetatik aurrera ohikoa baino 5 minutu lehenago aterako dira busak Zumaiatik, goizeko 07:05ean, hain zuzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide