'Una película inacabada' filma emango dute bihar zineforum saioan

Juan Luis Romatet

Lou Ye zinemagile txinatarraren filma hautatu du Ostarrenak biharko saiorako. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan. 

Asiar jatorriko filma ikusteko aukera izango da bihar, zineforum saioan. Lou Ye zinemagile txinatarraren Una película inacabada emango du Ostarrenak, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak leihatilan izango dira salgai, 5 euroan. 

Sinopsia

Filmaketa taldea, duela hamar urte amaitu gabe utzitako pelikula filmatzen jarraitzeko elkartuko da Txinako Wuhan hiriaren inguruan. Pandemiann eta haren ondorioz agindatutako itxialdiaren eraginak pairatuko ditu taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide