Martxan dira San Juan egoitzan pasabide berria egiteko lanak

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 5a

San Juan egoitzan egiten ari diren lanen irudia. (Juan Luis Romatet)

Egun igogailutik egoitzako atera eramaten duen oinezkoen pasabidea, eraikineko beste guneetara ere luzatuko dute lan horien bidez. Aldundiak egoitza eraberritzeko egingo dituen lanen barruan sartzen dira orain martxan direnak. 

Aste batzuetatik hona martxan dira San Juan egoitzako pasabidea handitzeko lanak. Gaur egun, Arroa kalea eta egoitza arteko igogailutik, azken horren ateraino eramaten du oinezkoen pasabideak. Lan horien bidez, aipatu pasabidea eraikineko beste gune batzuetara luzatuko dute. 

San Juan egoitza eraberritzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta orain abian diren lanak berritze lanen barruan sartzen dira. Eraberritze asmo horretan, egoitza eta Ubillos artean dagoen eraikina eraitsiko dute etorkizun batean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide