Norbanako kirolarientzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 5a

Pertsona bat korrika. (Pixabay)

Goi mailako kirolariek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Bien kasuan, eskaerak aurkezteko epea azaroaren 19an itxiko da. 

Norbanako kirolariei zuzendutako dirulaguntza deialdia zabaldu du Zumaiako Udalak. Aipatu laguntzak Zumaian erroldatutako goi mailako kirolariei eta 18 urtetik beherako aniztasun funtzionala duten herritarrei (urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne) zuzenduta daude, beti ere udalaren kirol jardueretan parte hartu badute.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak zumaia.eus webgunean kontsultatu daiteke. Izapideak telematikoki egiteko gomendioa ere egin du udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide