Herri batzarra egingo du Zumaiako EH Bilduk, larunbatean

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 6a

Xabi Astigarraga Luke. (EH Bildu)

Goizeko 10:00etan egingo dute batzarra Alondegiko Oxford aretoan. Xabi Astigarraga Luke legebiltzarkidea izango dute gonbidatu gisa.

Urte amaiera heltzen ari den bezala, herri batzarra egingo du Zumaiako EH Bilduk. Etzi eigngo dute bilkura, larunbatean, goizeko 10:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Egungo egoeraren inguruko irakurketa egingo dute, baita aurrera begirakoez aritu ere. Herriko udalgintza kontuen errepasoa egiteko ere erabiliko dute batzarra. 

Ohikoa den bezala, gonbidatu bat izango dute batzarrean. Aurtengoan, Xabi Astigarraga Luke legebiltzarkidea izango da Zumaian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide