Bigarren bilera egingo du bihar Palestinaren aldeko gazte komiteak

Juan Luis Romatet

Palestinaren alde Amaiako plazan margotutako murala. (Utzitakoa)

Komitearen bilera bihar izango da, 13:00etan hasita, Torreberri gaztetxean.

Duela hilabete inguru jarri zuten martxan Zumaian Palestinaren aldeko gazte komitea. Egindako lehen ekintzetakoa, Amaiako plazan margotutako Palestinaren aldeko murala izan zen. 

Komiteak beste bilera bat deitu du asteburu honetarako. Bihar eguerdian egingo dute, 13:00etan hasita, Torreberri gaztetxean. Bilerara gerturatzera animatu dituzte herriko gazteak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide