Elikagaien bankurako janari bilketa egingo dute gaur eta bihar

Juan Luis Romatet

Boluntarioak Ardantzabideko Eroskin. (Juan Luis Romatet)

BMn eta Eroskin Zumaian dituen hiru supermerkatuetan egingo dute boluntarioek bilketa, Gipuzkoako Elikagaien Bankurako. 

Gipuzkoako Elikagai Bankurako janari bilketa egiten ari dira gaur Zumaian, supermerkatuen ataritan. Ardantzabideko BMn eta Eroskik herrian dituen hiru supermerkatuetan ari dira bilketa egiten boluntarioak. Gaur bezala, bihar ere jasoko dute herritarrek emandako elikagaiak, goizez eta arratsaldez (Foruen plazako Eroskin goizez bakarrik). 

Honako produktuak jasoko dituzte: lekaleak, arroza, gailetak, azukrea, irina, olioa, pasta, kontserbak, kakao hautsa eta 5-6 neurriko pardelak. Komertzioetan bertan Elikagaien Bankua diruz laguntzeko bonoak ere salgai izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide