Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Kaka' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

'Kaka' antzeztuko duen aktore taldea.

Azaroaren 21ean izango da antzezlana ikusteko aukera, Aita Mari aretoan, 20:00etan. Sarrerak datorren asteazkenetik aurrera eskuratu ahal izango dira. 

Kaka izeneko antzezlana taularatuko dute azaroaren 21ean Aita Mari aretoan, 20:00etan. Kamikaz kolektiboak sortutako lana, Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala ditu aktore. Zumaian ikusi ahal izango den lana Korrika Kulturalaren barruan sartzen da. Izan ere, AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen Xanti Agirrezabalak eta Erika Olaizolak ondutako Kaka proiektuak.

Sarrerak datorren asteazkenetik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean, 8,50 euroan eta 5,95 euroan gazte txartelarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide