Azken asteotan egurrezko estrukturak agertu dira herriko plaza eta kale batzuetan. Hutsik hasieran, herritarrek beraien kartelak kartzeko erabili dituzte, baina denborarekin Geoparkeko panelek hartu dute haien lekua.
Izan ere, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietara (Deba, Mutriku eta Zumaia) bertaratzen diren bisitariei, Geoparkearen inguruko informazio orokorra ematen zaie panel horien bidez, baita herri bakoitzeko berezitasunak ere.