Jai Alai Winter Series txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldez Gernikako frontoian. Partida 19:30ean hasiko da, eta sarrerak pasa den ostiraletik agortuta daude. Lehia ETB-1ek emango du, aurrez grabatuta, 22:15etik aurrera.
Urreisti eta Imanol Lopez Barandika eta Basqueren aurka arituko dira gaurko partidan. Elkar ondo ezagutzen diren pilotariak dira, Barandika eta Lopez bereziki. Azken bi Ligak irabazi dituzte bikotea osatuta, azkena duela hilabete pasa, Donostiako Balda pilotalekuan.
Duela 15 egun jokatutako lehen jardunaldian nagusitu ziren Urreisti eta Lopez, Goixerri eta Manciren aurrean. Gaur garaipena lortu nahiko dute txapelketako hurrengo fasera pasatzeko.