Abenduaren 4an jarriko dituzte salgai 'Go!azen'-eko kontzertuetarako sarrerak

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 10a

Go!azeneko taldea. (EITB)

Euskal Telebistako saioaren bueltan antolatutako kontzertuen bi emanaldi izango dira Zumaian, otsailaren 8an. Haietarako sarrerak abenduaren 4tik aurrera izango dira salgai. 

Go!azen telebista saioaren bueltan antolatutako emanaldiek zirrara sortzen dute gaztetxeoenen artean. Atzo bertan, telesailaren hamabigarren denboraldiko estreinaldia izan zen Aita Mari aretoan, eta espero bezala bete egin izan. Izan ere, minutu gutxitan ahitu ziren saiorako gonbidapenak. 

Datorren urte hasieran, berriz, Go!azen-eko kontzertuak izango dira Zumaian. Otsailaren 8an izango dira, Zumaiena ikastolako aretoan, eta bi emanaldi izango dira: 17:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena. 

Emanaldi horietarako sarrerak abenduaren 4an jarriko dituzte salgai, goizeko 10:00etatik aurrera. 10,60 euroan izango dira salgai, eta sarrerakzumaia.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide