'Gaua' filma aurkeztuko du Paul Urkijo zuzendariak, datorren astelehenean Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 11

'Gaua' filmeko taldea. Eskuinean, Paul Urkijo zuzendaria. (Beldurrezko Astea)

Elena Irureta aktore duen filma ostiralean helduko da zinema aretoetara, Sitgeseko eta Donostiako beldurrezko jaialdietan erakutsi eta gero. Asteleheneko saioan izango da Paul Urkijo zuzendaria Zumaian. 

Ostiralean helduko da zinema aretoetara Gaua, Paul Urkijo Alijo zuzendariaren azken lana. Errementari eta Irati filmeen zuzendaria eta Urkijo, eta aurrekoetan bezala, fantasiazko lana sortu du. Yune Nogueiras, Elena Irureta, Iñaki Irastorza eta Ane Gabarain izan ditu zinemagile gasteiztarrak bere aginduetara. Filma Sitgeseko (Herrialde Katalanak) eta Donostiako (Gipuzkoa) beldurrezko zinema jaialdietan erakutsi dute, zinema aretoetara heldu aurretik. 

Ostiraletik astelehenera bitartean emango dute filma Aita Mari aretoan, 19:30ean. Saioak euskaraz emango dira, gaztelerazko azpitituluekin. Azken saioan, astelehenekoan, Urkijo bera izango da Zumaian filma aurkezten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide