Laboaren txoriak

Sasi-txinboa (Curruca communis)

Imanol Manterola 2025eko azaroaren 12a

(Imanol Manterola)

Imanol Manterolak urriko Zumaia Guka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako sortutako edukia.

Sasi-txinboa Europako eta Asiako lurralde epeletan nahiko hedatua dagoen hegazti txikia da. Migratzailea da, eta gurean, apiriletik irailera artean ikus dezakegu. Neguan nahiago du hotzarengandik ihes egin, eta Afrikara jotzen du, bidaia luzeak eginez.

Bere habitat ohikoena sastrakak dira, baina baso ertzetan, landa eremuetan edo fruituak dituzten zuhaitzetan ere ikus dezakegu. Ez da nabarmentzen den horietakoa, beti bilatzen baitu babesa eremu itxietan, baina egiten duen txio bereziak segituan salatzen du bere kokapena.

Arrak burua grisa, sabelaldea zuria eta bizkarraldea arre-gorrixka ditu, moko mehea, intsektuak jateko egokitua, eta hankak marroi argiak. Emea oso antzekoa da, baina kolore apalagoak ditu.

Oso azkar mugitzen da, zaila da geldirik ikustea, etengabe ibiltzen delako janari bila. Era guztietako intsektuak jaten ditu, eta udazken aldean baia eta fruituekin osatzen du bere dieta.

Lauzpabost arrautza jartzeko gai da, eta biren artean egiten dituzte inkubazio lanak. Arrautza jartzen duen egunetik hilabete eskasera habia uzteko gai da, nahiz eta beste egun batzuetan txitak elikatzen jarraitzen duen, bere lehenengo hegaldi horietan.

Luzera eta hego zabalera:

14 zentimetro eta 18-23 zentimetro. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide