Lau pilota partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzuri frontoian

Juan Luis Romatet

Aitzuri pilotalekua.

Ostiraletik igandera bitartean lau pilota partida hartuko ditu Zumaiako frontoi luzeak. 

Pilota partidarik ez da faltako datorren asteburuan ere Aitzuri pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte ostirala eta igandea bitartean Zumaiako frontoi luzean. 

Ostiralean, 19:15ean, paletako partida jokatuko dute Zumaia 2-k eta Oiangu 1-ek, infantil kategorian. Larunbatean, eskuz banakako kimuen hirugarren mailako partida jokatuko dute Zumaiako Etxeberriak eta Alde Zaharra klubeko Azpiazuk. Amaitzeko, igandean zesta puntako bi partida jokatuko dituzte igandean, 16:00etatik aurrera. Bietan ere, Zumaia eta Mutrikuko Danok Bat klubetako pilotariak neurtuko dira, lehenbizi kadete mailan, eta ondoren jubeniletan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide