Haizeak gogor jo du pasa den gauan, Zumaian. Ufadek kalteak eragin dituzte herriko puntu desberdinetan. Teilatu zati batzuk bota ditu, baita zuhaitzen adar batzuk txikitu ere. Informazio panel batzuk ere bota dituzte haize ufadek.
Angeles Sorazu kaleko behealdean, zuhaitzetako bat erditik moztu dute haizeteek. Aurrez ere, beste zuhaitz bat kendu behar izan zuten leku berean. Goizean zehar aritu dira makinen bidez kaltetutako zuhaitza xehatzen.