Interesa piztu du Cristina Fallarasek Emakumeon Etxean eskainitako hitzaldiak

Juan Luis Romatet

Ehundik gora lagun bertaratu zen atzo arratsaldean Emakumeon Etxera, Cristina Fallaras kazetariak eman zuen hitzaldia entzutera. Galderak egiteko eta iritziak partekatzeko aukera ere zabaldu zuten. 

Aurreikusita zegoen bezala, herritarren interesa piztu du Cristina Fallaras kazetariak Zumaian emandako hitzaldiak. Atzo arratsaldean izan zen saioa, Emakumeon Etxean, eta ehundik gora lagun bertaratu ziren, pare bat gizonezko izan ezik, denak emakumeak. Ideiak eta testigantzak partekatzeko halako guneak izateak duten garrantzia azpimarratu zuen hizlariak, baita feminismoarena dela azken mendetan izandako iraultza handiena. 

Bertaratutakoei aukera zabaldu zien beraien galderak egiteko, baita beraien iritziak entzuteko ere. "Ez naiz ni izango hemen hitz egingo duen bakarra!", esan zuen hitzaldiaren hasieran, umoretsu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide