Zumaiako kirolariei aitortza, Gipuzkoako Kirolgalan

Juan Luis Romatet

Zumaiako kirolariak, eta Aitor Manterola, udaleko kirol zinegotzia, atzoko galan. (Utzitakoa)

Gipuzkoako kirolariek urtean zehar egindako lana txalotu eta eskertzeko ekitaldia egin zuten atzo Donostiako Tabakaleran. Zumaiako kirolarien presentzia izan zen bertan. 

Azken urteotan egin bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailak, lurraldeko kirolariek urtean zehar egindako lana txalotu eta eskertzeko ekitaldia antolatu du. Aurten Donostiako Tabakalera zentroan egin dute Kirolgala, eta 400 bat lagun gerturatu ziren bertara. 

Zumaiako kirolariek izan dute aurten ere presentzia gala horretan. Urtean zehar lortutako emaitzengatik aitortza jaso zuten Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak eta Irati Osa piraguistak. Aurten 50 urte bete dituen Zumaiako arraun elkartea ere omendu zuten atzoko ekitaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide