Hilabete barru bueltan izango da Zumaiako gizartean eta historian giltzatutako ekimenetako bat. Abenduaren 24ko arratsaldean, Gabonetako abestiekin beteko ditu herriko kaleak eta plazak, txokoak eta izkinak, Gabon koruak.
Urtean behin bakarrik ateratzen da abesbatza hori kalera, eta partaideen eztarriak berotze aldera, bost entsegu saio antolatu dituzte. Honako egun eta orduetan egingo dituzte aipatu prestatze saioak, Komentuko kaperan:
- Abenduak 2, asteartea: 20.45etik 22.15era.
- Abenduak 9, asteartea: 20.45etik 22.15era.
- Abenduak 13, larunbata: 11:00etatik 12:30era.
- Abenduak 15, astelehena: 20.45etik 22.15era.
- Abenduak 20,(larunbata: 11:00etatik 12:30era.
Entseguei ekin aurretik, Gabon koruan ateratzeko asmoa dutenei honako galdetegia betetzeko eskatu zaie, antolaketan lagungarria delakoan. WhatsApp mezularitzako aplikazioko talde bat sortzeko asmoa ere badute, oharrak zuzenean jasotzeko. Galdetegia bete eta gero izango da horretarako aukera.