'El pradalismo' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, astelehenean Oxforden

Juan Luis Romatet

Ahoztar Zelaieta.

Aurkezpen ekitaldia astelehenean, 18:30ean, izango da Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatutako ekitaldia da. 

Ahoztar Zelaieta kazetariak El pradalismo, el ocaso de los JoBuBi liburua aurkeztuko du etzi, astelehenean, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak gonbidatuta izango da kazetaria etzi Zumaian. 

Bilbon 1972an jaioa, ikerketa kazetaria, idazlea eta kriminologoa da. Egin egunkarian, eta Ardi Beltza eta Kale Gorria aldizkarietan aritua, Hordago-El Salto eta Argiarekin kolaboratzen du gaur egun. Euskal politikagintzaren inguruko liburu ugari argitaratu ditu azken urteotan, eta astelehenean Zumaian aurkeztuko duena da orain arte atera duen azkena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide