Eskerrak eman dizkie Nagusilanek udazkeneko janari bilketan kolaboratu zuten herritarrei

Juan Luis Romatet

Pasa den asteburuan egindako bilketako irudia. (Juan Luis Romatet)

Gipuzkoako Elikagai Bankurako janari bilketa egin zuten pasa den asteburuan. Zumaiako bilketa kudeatu zuen Nagusilanek eskerrak eman nahi dizkie kolaboratu zuten guztiei. 

Lurraldeko beste herrietan egin bezala, Zumaian ere janari bilketa egin zuten pasa den asteburuan, Gipuzkoako Elikagaien Bankurako. Ostiralean eta larunbatean egon ziren boluntarioak Eroskiren eta BMren supermerkatuen ataritan, herritarrek emandako janariak eta bestelako produktuak jasotzen. 

Bilketa kudeatzen aritu ziren Nagusilaneko lagunek eskerrak eman nahi dizkiete beraien aportazioa egin zuten herritar guztiei. Aldi berean, "eskuzabaltasun hau bideratzeko parte hartu duten bolondres guztiak bihotzez" eskertu nahi dituztela ere gaineratu dute. "Bilketa kopuruak argi uzten du oraindik gure herrian elkarri laguntzeko dagoen borondatea eta kontuan hartzekoa da elkartasun hori", adierazi dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide