'Pailazo' ikuskizunarekin izango dira bihar Zumaian Txirri, Mirri eta Txiribiton

Juan Luis Romatet

Txirri, Mirri eta Txiribiton.

Emanaldia Aita Mari aretoan izango da bihar, eguerdiko 12:00etan, eta sarrera apur batzuk geratzen dira salgai. 

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Zumaian izango dira bihar bere azken ikuskizunarekin, justu Pailazo izenekoa. Lan berri horrekin, pailazoen figura aldarrikatu nahi dute. Izan ere, haien ibilbidearen 50. urteurrena ospatzeko –hasieran Kixki, Mixki eta Kaxkamelon bezala–, beraiek ere pailazoak direla aldarrikatu nahi dute ikuskizun horren bidez.

Saioa eguerdiko 12:00etan izango da, eta oraindik ere sarrera apur batzuk geratzen dira salgai. Online eros daitezke, sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide