Zumaiako barran izandako istripuaren 65. urteurrena betetzen da gaur

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 15a

Lore sorta, hildako gazteen omenez sortu zuten 'Olatua' lanaren aurrean. (Bittor Zubizarreta)

Zumaiako sei gazte hil ziren 1960ko azaroaren 15ean, olatuak uretara botata. Haien omenezko meza egingo dute gaur arratsaldean, San Pedro Parrokian. 

1960ko azaroaren 15ean gertatutako istripua Zumaiako historiaren herriaren memorian leku berezia duen gertaeretako bat da. Egun hartan, duela 65 urte, Begoña izeneko zamaontziaren itsasoratzea ikustera joan ziren zazpi gazte bota zituen olatu batek barratik uretara. Zazpi gazte haietatik bakarra atera zuten bizirik; beste seirak hil egin ziren istripuan. 12 eta 15 urte arteko gazteak ziren.

12 eta 15 urte bitartean zituzten guztiek, eta ordu horretan klaserik ez zutela aprobetxatuta gerturatu ziren Begoña baporearen ikuskizuna ikustera. Gertaera tragiko haren ostean, hainbat herritarrek Junta de Salvamento 15 de noviembre sortu zuten, ondoren Gurutze Gorrian sartu zena.

Istripu hark gogor kolpatu zuen Zumaiako herria. Istripua gertatu eta egun gutxira Antonio Aparisi Obra Sindical de Formación Profesional-en arduradunak [eskola horretan ikasten zuten olatuak eramandako gazteek] Vicente Rodillari artistari enkargatu zion La ola (Olatua) lana, eta 1961eko azaroaren 17tik dago Zumaiako barraren zati zaharrean. 

Gertaera haren 65. urteurrena betetzen da gaur, eta istripuan hildako gazte haien omenezko meza egingo dute gaur, 19:00etan, San Pedro parrokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide