Asfaltatze lanek aldaketak eragingo dituzte Larretxoko zirkulazioan

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 16a

Larretxoko igogailuaren lanak. (Maria Maya Manterola)

Bihar goizetik aurrera, hilaren 25era arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Larretxon. Autoen zirkulazioan aldaketak aplikatzea ekarriko dute lan horiek, baita aparkaleku batzuk kentzea ere.

Larretxoko irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, bihar hasi eta azaroaren 25era bitartean, auzoko asfaltatze lanak egingo dituzte. Larretxoko bidegurutzean egingo dituzte aipatu lanak, eta, hori dela eta, ingurune horretako aparkalekuak hutsik egon beharko dute goizeko 8:00etarako.

Udalak ohar bidez adierazi duenez, lan horiek Itzurunbideko igogailuaren eraikuntzarekin eta inguruko irisgarritasuna hobetzeko azken faseko eskuhartzeekin lotuta daude. 

Asfaltatze lanek eragina izango dute auzoko zirkulazioan. Izan ere, bidegurutzetik Itzurunera doan zatia, zein Talaimendirakoak, itxita egongo dira. Hondargainerako eta Larretxorako joan-etorriak San Telmo kaletik egingo dira. Noranzko bikoitzeko bidea izango da, eta obra-semaforo bidez arautuko da. 

Itzurunbideko 6 eta 16 arteko atarietara joateko, berriz, Itzurunbideko oinezkoen bidea erabiliko da. San Telmo kalea bezala, hau ere noranzko bikoitzekoa izango da, eta hura bezala, obra-semaforoen bidez arautuko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide