Asteazkenera arte eska daiteke norbanako kirolariei zuzenduriko udalaren dirulaguntza

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 17a

Pertsona bat korrika, artxiboko irudian. (Utzitakoa)

Goi mailako kirolariek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Bien kasuan, eskaerak aurkezteko epea asteazkenean itxiko da.

Norbanako kirolariei zuzendutako dirulaguntza deialdia zabaldu zuen azaro hasieran Zumaiako Udalak, eta aurki itxiko da eskaera epea, asteazkenean, hain zuzen. Aipatu laguntzak Zumaian erroldatutako goi mailako kirolariei eta 18 urtetik beherako aniztasun funtzionala duten herritarrei (urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne) zuzenduta daude, beti ere udalaren kirol jardueretan parte hartu badute.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak zumaia.eus webgunean kontsultatu daiteke. Izapideak telematikoki egiteko gomendioa ere egin du udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide