'Gaua' filma aurkezten izan da Paul Urkijo zuzendaria Zumaian

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 18a

Zinemagile gasteiztarraren azken lana eman dute pasa den asteburuan Aita Marin. Urkijo bera egon da asteleheneko saioan, filma aurkezten.

Aurretik Sitgeseko (Herrialde Katalanak) jaialditik eta Donostiako (Gipuzkoa) Beldurrezko Astetik pasa ondoren, pasa den ostiralean heldu zen zinema aretetara Paul Urkijo Alijo zinemagile gasteiztarraren Gaua fantasiazko filma.

Zumaian ere pasa den asteburuan eman dute filma. Ez hori bakarrik, zuzendari bera hurreratu zen atzo filma aurkeztera. Akaso horregatik, ikusle ugari bertaratu zen atzokoan filma ikustera. 

Argazkiak: Miriam Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide