'Aquí sí se lucha' film proiekzioa eta solasaldia izango dira bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 18a

El Salvadorreko kolektibo feministaren kanpainari buruzko film laburra da Aquí sí se lucha, eta aktibismo feminista aldaketarako funtsezko tresna dela agerian uzteko helburua du. Proiekzioaren ondoren, ikusitakoa partekatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. 

El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Kolektibo Feministak (CFDL) Euskal Fondoaren laguntzarekin garatutako Aquí sí se lucha kanpainari buruzko film laburra proiektatuko dute bihar, asteazkena, Emakumeon Etxean. Aipaturiko kolektiboak hamarkadak daramatza aktibismoan, bere herrialdean eraldaketa soziala bultzatzen. Testigantzen bidez, dokumentalak errealitate injustuak erakusten ditu, aktibismo feminista aldaketarako funtsezko tresna dela agerian utziz. Obra honek salaketa, memoria eta aldarrikapena uztartzen ditu.

Proiekzioa 18:30ean da, eta gero, ikusitakoa partekatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ikus-entzunezkoa gaztelaniaz izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide