Santa Zeziliako jaialdia egingo du bihar Musika eta Dantza Eskolak

Juan Luis Romatet

Musika eta Dantza eskolaren Santa Zezilia eguneko jaialdiaren artxiboko irudia. (Juan Luis Romatet)

Zumaiena ikastolako aretoan egingo dute jarduera, 18:00etan hasita, eta eskolako ikasgai desberdinetako ikasleek hartuko dute parte. 

Musikarien zaindariaren egunaren harira, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek jaialdi berezia eskainiko dute bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Zumaiena ikastolako aretoan. Bertan, Komentura lekualdatu berri duten eskolako ikasgai desberdinetako ikasleak igoko dira oholtzara, familiartekoen, lagunen eta, oro har, herritarren aurrean saio laburrak eskaintzera. 

Musika tailerreko haurrekin hasiko da jaialdia, eta ondoren aterako dira euskal dantzetako, kantu koraleko eta trikitixa, flauta zein funky taldeetako lagunak. Banda txikiaren saioarekin amaituko da ostegun arratsaldeko saioa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide