Lau pilota partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 20a

Aitzuri frontoia.

Bihar, zestako eta pala motzeko bi norgehiagoka izango dituzte; larunbatean, berriz, haurren paletako eta zestako bana.

La pilota partida jokatuko dituzte asteburu honetan ere Aitzuri frontoian, ostiralean eta larunbatean bina. 

Bihar, ostirala, Gipuzkoako txapelketako bi norgehiagoka izango dira Zumaiako frontoi luzean. Lehenbizi, 19:15ean, zesta punta modalitateko partida jokatuko dute Zumaia 2-k eta Mutrikuko Danok Bat 1-ek, nagusien lehen mailan. Ondoren, 20:00etan, Zumaia eta Altzatarra neurtuko dira pala motzean.

Larunbatean, haurren bi saio izango dira: 16:00etan, infantil mailakoak paletan, eta ondoren benjamin mailakoen topaketa, zesta puntan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide