Haur eta nerabeen arreta gaitasunaz jardungo dute bihar Oxforden

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 20a

Gregorio Montero psikiatra.

Gregorio Montero psikiatrak hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Alondegiko erakusketa aretoan, Altxa Burua Zumaia taldeak gonbidatuta. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da. 

Haur zein nerabeen arreta gaitasunaz arituko da bihar arratsaldean Gregorio Montero psikiatra Alondegiko Oxford aretoan, Altxa Burua Zumaia taldeak gonbidatuta. Saioa 18:00etan hasiko da. 

Hizlaria arreta nahasmenduan eta TDAHn aditua da, eta urteetako esperientzia du bai kontsultan, bai ikerketa lanetan.Haur eta nerabeen arreta gaitasuna ulertzeko eta modu osasungarriagoan lantzeko gakoak eskainiko ditu biharko saioan. Hitzaldiko antolatzaileek nabarmendu dutenez, "gaur egungo bizimodu azkarrean, pantailen presentzia handiak eta informazio etengabekoak arreta nola baldintzatzen duen" azalduko du Monterok, eta gurasoek zein hezitzaileek egunerokoan aplika ditzaketen estrategiak ere partekatuko ditu.

Hitzaldian, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituela ere aurreratu dute: nola funtzionatzen duen arreta-prozesuak garunean, zer zailtasun ohikoak agertzen diren haurtzaroan eta nerabezaroan, zein faktorek hobetzen edo oztopatzen duten arreta, eta zer egin daitekeen etxean, eskolan edo entrenamendu-esparruetan arreta sendotzeko.

Saioa gazteleraz izango da, eta publiko zabalari zuzenduta dago: gurasoei, irakasleei, hezkuntza arloko profesionalei eta, oro har, gaian interesa duen edonori. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide