Altxa Burua sareak hizketaldia antolatu du biharko, hilaren 21erako, Zumaian. Gregorio Montero psikiatrak, AGNH Arreta Gabezia Nahasmenduan adituak eta ikerlariak eskainiko du, hain zuzen ere, hitzaldia, eta haur eta nerabeen arreta gaitasuna egoki garatzeko gakoez ariko da bera.
Solasaldia 18:00etan hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan. Gazteleraz izango da saioa.