"Arima erratu guztiek osatuko dute biharko kontzejua/ gorputzak komunalak izango dira/ nabarmenkerian sinistuko duzue/ eta diot:/ Adarbakarrak existitzen gara". Maite Aizpuruaren Esnatze basa ipuinaren parte da Adarbakarra poemaren zati hori. Baita obra berri baten lehen hazia ere. Izaki mitologiko horrek erakarrita, eta poema abiapuntu hartuta, izen bereko obra eszenikoa sortu baitute antzerkigileak eta Garazi Navas akordeoilariak. Literatura, musika eta antzerkia nahastu dituzte ikuskizunean, eta bihar estreinatuko dute Adarbakarra, Azpeitian (Gipuzkoa), Euskal Antzerki Topaketetan. Dinamoa Sormen Gunean izango da emanaldia, 19:00etan.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarekin, Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa) izan zen Aizpurua; bertan idatzi zuen Esnatze basa ipuina, eta bertan jakin zuen euskal kondairen artean adarbakarrak ere bazuela berea. Horrek inspiratuta idatzi zuen poema, "nahiko performatiboki" idatzi ere.
Jarraitu erreportajea irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.