'Después del patriarcado' film laburraren emanaldia izango da gaur Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 20a

Anais Cordova Paez. (Zinebi)

Sexuan oinarritutako botere hierarkiarik gabeko mundu bat nolakoa izango litzatekeen arakatzen du film laburrak. Malen Etxeak antolatu du emanaldia, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira antolatutako egitarau zabalaren barruan.

Anais Cordova Paez zuzendariaren Después del patriarcado zientzia fikziozko film laburra ikusteko aukera izango da gaur Zumaian. Sexuan oinarritutako botere hierarkiarik gabeko mundu bat nolakoa izango litzatekeen arakatzen du filmak: patriarkatua indartzen ari dela dirudien testuinguruetan —sexu eskubideetan atzerapausoak, indarkeriaren ukapena edo emakumeen gorputzaren merkantilizazioa eginez—, "gero" bat irudikatzea errebeldia eta itxaropen ekintza gisa ageriko da ikus-entzunezkoan.

Malen Etxeak antolatutako emanaldia da, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira antolatutako egitarau zabalaren barruan. Emakumeon Etxean izango da saioa, 18:30ean. Gaztelerazko filma da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide