Ohiko zirkulazioa ezarri dute Larretxo auzunean

Maria Maya Manterola

Larretxo auzuneko artxiboko irudia. (Guka)

Datorren astean zehar beste zenbait lan egitea aurreikusi dute, eta horiek behar bezala gauzatzeko, zirkulazioan aldaketak ezarriko dituzte. Baldintza meteorologiko egokien zain da udala horretarako. 

Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin Larretxon egiten ari diren asfaltatze lanak tarteko, zirkulazioan zenbait aldaketa izan dira aste honetan. Lan nagusiak amaitu dituzte, udalaren esanetan, eta beraz, momentuz, auzoan ohiko zirkulazioa ezarri dute. 

Eguraldi txarra tarteko, zenbait lan egiteko utzi dituzte, dena den. Datorren astean zehar egitea espero dute, eta horien arabera aldatuko dute berriz ere zirkulazioa. Errepidea leunduko dute, inprimazioa ezarri eta margoketa lanekin amaitu. Zumaiako Udalak data zehatzak jakinaraziko ditu lanei ekiteko baldintza meteorologiko egokiak baieztatzen dituenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide