Santa Zezilia egunaren harira, emanaldi berezia eskaini dute Musika eta Dantza eskolakoek

Maria Maya Manterola

Zumaienako aretoan emanaldi berezia eskaini zuten Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek, hotzari aurre eginez. Musikarien zaindariaren egunaren harira antolatu zuten emanaldia.

Santa Zezilia eguna da bihar, azaroak 22. Musikarien zaindariaren egunaren harira, emanaldi berezia eskaini zuten atzo, osteguna, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek. Komentura lekualdatu berri duten eskolako ikasgai desberdinetako ikasleak igo ziren Zumaienako aretoko oholtzara, familiartekoen, lagunen eta, oro har, herritarren aurrean saio laburrak eskaintzera. 

Argazkia: Miriam Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide