'Los domingos' eta 'La princesa orgullosa' ikusgai izango dira astelehenera artean Aita Marin

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 22a

Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi duen Alauda Ruiz de Azuaren filma Zumaian ikusi ahal izango da asteburu honetan. Klausurako moja bilakatu nahi duen 17 urteko gazte bat du protagonista filmak. 

Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filma ikusgai izango da gaurtik astelehenera artean Aita Mariko zine aretoan. 2025eko Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu du. Aktoreen artean dira Patricia Lopez Arnaiz, Nagore Aranburu eta Miguel Garces. Klausurako moja bilakatu nahi duen 17 urteko neska bat du protagonista filmak, eta asmo horrek familia bati nola eragiten dion kontatzen du. 

Haurrek ere izango dute zinema eskaintza. Bihar botako dute La princesa orgullosa animaziozko filma: Benjamin erregearen eta Carolinaren arteko istorioa kontatzen du.

Sarrerak aurrez sarrerakzumaia.eus atarian eros daitezke, eta leihatilan ere bai, emanaldia hasi aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide