Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago izango dira datorren astean

Maria Maya Manterola

Komentuko bisita gidatu bateko irudia. (Juan Luis Romatet)

Azaroaren 28an, 29an eta abenduaren 6an izango dira saioak, arratsaldez. Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena bisita gidatuetan parte hartzeko.

Komentuko obra nagusia amaituta, eraikin eraberritua ezagutzeko bisita gidatuak izan dira azken asteotan. Datorren astean izango dira gehiago: udalak jakinarazi du azaroaren 28an, 29an eta abenduaren 6an izango direla saio horiek, 17:30ean –lehen bi saioak euskaraz; azkena, gaztelaniaz–. 

Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena bisita gidatuetan parte hartzeko. Horretarako, Alondegira jo beharko da, 9:30etik 14:00ak bitarte, edo nahiago izatekotan, 943 86 10 56 telefono zenbakira deitu edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi. Pertsona bakoitzeko bi gonbidapen hartu ahal izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide