Jostailu erakusketa egingo dute hurrengo asteburuan Ludotekan

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 23a

Jostailu erakusketa Ludotekan, orain bi urte. (Guka)

Hezitzaileek orientazio lanak egingo dituzte bertaratzen direnei 4 urtetik gorako haurrentzako jostailuak erakusteko.

Hurrengo asteburuan, azaroaren 29 eta 30ean, jostailu erakusketa izango da Ludotekan. Haur eta helduek jolasak ezagutu eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute han –batik bat, 4 urtetik gorako haurrentzako jolasak izango dira–. Ludotekako hezitzaileek orientazio lanak egingo dituzte, eta merkatuan dauden jostailu aukerak erakutsiko dizkiete familiei. Bi egunetan 17:00etatik 19:30ak artean irekiko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide