Kontzertu berezia izan zen musikarien zaindariaren egunean, larunbatarekin. Zumaiako Udal Musika Banda eta Maria Zubimendi akordeoilaria Zumaienako aretoan izan ziren, eta Astor Piazzollaren musika eraman zuten bertara. Herritar andana elkartu zen propio egun horretarako prestatutako emanaldia bertatik bertara ikusi eta entzutera.