Urteko batzar orokorra egin, eta piraguisten lana aitortu du Itxas Gainek

Maria Maya Manterola

Argazkia: Itxas Gain.

Klubeko piraguisten lana aitortzeko tartea hartu zuten batzarraren ondorengo afarian. Hasi dira jada 2026ko denboraldia prestatzen.

Itxas Gain klubak urteko batzarra egin zuen herenegun, ostiralarekin. Urteko balorazioa egiteaz gain, datorren urteko kontu eta egitasmoak onartu zituzten han. 

Denboraldi amaierako afaria egiteko baliatu zuen klubak ostiraleko zita. Txoaskina elkarte gastronomikoan izan zen afaria, eta denboraldian zehar lortutako emaitzak aitortzeko parada izan zuten han. Ana Martiarenaren eta Irati Osaren lana nabarmendu zuten, eta Iñigo Peñarena ere bai, nahiz eta ezin izan zuen bertaratu. Maratoietan eta ibaietako emakumeen Liga Iberdrolan bigarren postua lortu dute Itxas Gainekoek, eta haien lana ere txalotu zuten ostiralean.

Dagoeneko hasi dira 2026ko denboraldia prestatzen. Gogorarazi dute klubak ateak zabalik dituela edonorentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide