Kirol Herri txapelketak berriro geldialdia egingo du Zumaian. Pasa den uztailean, txapelketaren lehen aldiaren finalak jokatu zituzten Odietan. Udazkenarekin eman diote hasiera bigarren aldiari, eta Oikian jokatuko dute jardunaldi bat, datorren larunbatean. 18:00etan izango da saioa, frontoian.
Aurten bertan abiatu duten jarduerak herri kirolak sustatzea du helburu, "sustraietatik abiatuta, berdintasuna, ikusgarritasuna eta identitatea" uztartuta. Proba konbinatua da, eta aizkolariek eta harri jasotzaileek hartzen dute parte, emakumeek zein gizonek, lau laguneko bi multzotan banatuta.
Datorren larunbateko saioan, Laiene Pikabea eta Mikel Larrañaga aizkolariak, eta Lierni Osa eta Mikel Lopetegi Urra harri jasotzaileak arituko dira multzo batean; Uxue Ansorregi eta Julen Alberdi aizkolariek, eta Patricia Martin eta Jon Gisasola harri jasotzaileek osatuko dute beste multzoa.